Egilea: Andres DoƱate (1956-2015)
Izenburua: GLISS
Euskarria: Binilozko LP bikoitza + Juanjo Arangurenen horma-irudia . 300 ale.
Idatziak: Alex Mendizabal, Juanjo Aranguren
Diseinua: Franziska
Masterra: Estanis Elorza
Tamara Garcia Iglesias eta Xabier Erkiziaren kuradoria.
erosi euskarri fisikoan (+ extrak) edo digitalean
GLISS Andres DoƱate (Donostia, 1955-2015) soinu artista eta konposatzailearen lana da. Uhin sinusoidalak eta algoritmo matematikoak erabiliz eraikitako soinuzko pieza honek Juanjo Arangurenek pentsatu eta diseinatutako kanon geometriko baten moldaketa proposatzen du. 80ko hamarkadaz geroztik musika eta soinuak konposatu arren, DoƱatek gaurdaino argitaratutako lehen lana da Gliss. Lau zatitan banatzen den konposizioak nortasun artistiko bakan eta berezia erakusten du, eta zoritxarrez izebergaren punta baino ez den arren, harek egindako lanaren korpusa ezagutzera emateko balio du.
Edizio honek Diska bikoitz hau Juan Jose Aranguren eta Alex Mendizabalek DoƱateren bizitzari eta lanari buruz idatzitako testuak eta Arangurenen kanonaren inprimaketarekin osatzen da.
Gliss A(RR) edizioak-en lehenbiziko erreferentzia da, ELSA recordsekin elkarlanean egina.