A(RR) EDIZIOAK 60ko hamarkadatik gaurdaino Euskal herriko musika esperimentalen testigantzak (bereziki presentzia murritzekoak) argitara emateko helburuarekin jaiotako egitasmoa da. Errebisionismo sistematiko edo kronologiko bat osatzeko ideiak baino, hutsuneak betetzekoak bultzatu gaitu hontara, gure iritziz itzalpean edo ahazturan geratu diren lanengan arreta jarriz. Ideia horrek euskarri, iraupen eta soinu egiteko modu ezberdinekin lan egitera bultzatu gaitu eta horren isla da osatzen ari garen argitalpen katalogoa. audio-lab.org elkartearen ekimenez jaiotako edizio sail hau elkarlanean sortzeko asmoarekin jaio zen, eta horren testigu dira orain arte ELSA RECORDS, VERTE PITUITE LA BELLE edo FORBIDDEN COLOURS disketxeekin osatzen ari garen sarearen ondorioz poliki poliki osatzen ari diren ekoizpenak.